Antolaketa

 

 
Tolosaldeko 24 udalerrien eta eskualdeko mugimendu feministen artean osatutako kogestioan oinarritzen da Andragora. Hainbat erabakigune ditu, eta bakoitzak bere osaera eta funtzionamenduak ditu.

 

Talde Eragilea

Andragoraren erabilera eta funtzionamenduarekin lotutako alderdiei erabateko jarraipena egiten dio talde honek. Programazioa aztertzen da bertan, bai eta hauen jarraipena egin ere. Hilean behin biltzen da.

Egun, talde hauek osatzen dute:

  • Tolosako Asanblada Feminista

  • Berastegiko Emakumeak

  • Asteasuko Emakumeak

  • Oneka, Emakume Pentsionisten Plataforma

  • Lurgatz, Villabonako Talde Feminista

  • Prozesu parte hartzaileko Talde Eragileko Kideak

  • Andragorako Dinamizatzailea

  • Tolosako Udaleko Berdintasun Teknikaria

Koordinazio Gunea

Erakundeen eta mugimendu feministaren arteko koordinazioa mantentzeko erabakigunea da. Bertan, eskualdeko ordezkari politikoek hartzen dute parte.

Egun, honako osaera hau dauka:

  • Eskualdeko bi ordezkari politiko

  • Tolosako Udaleko bi ordezkari politiko

  • Talde Eragileko ordezkari bat

  • Andragorako Dinamizatzailea

  • Tolosako Udaleko Berdintasun Saileko Teknikaria

  • Tolosaldea Garatzen-eko arduraduna

Bere funtzioen artean Andragorari eragiten dioten araudi eta hitzarmenei jarraipena egitea dago, bai eta Andragorako jarduerak garatzeko beharrezko baliabide eta finantzaketa bermatzea ere.

 

Lan taldeak

Talde Eragileak bultzatuta sortzen dira. Iraunkorrak izan daitezke, edo behin bere helburuak beteta desagertu. Lan talde bakoitzak bere osaera eta helburu propioak edukiko ditu.

Gune Zabala 

Andragorako espazio asanblearioa da. Interesa duen edozein emakumek parte hartu dezake bertan. Urtean, gutxienez, 2 bilera osatzen dira. 

Bilera hauetan Andragorako urteko memoria aurkezteaz gain, Andragorako ildo estrategikoak erabakitzen eta zehazten dira, bai eta ebaluazio orokorra egin ere.