Antolaketa

Tolosaldeko 24 udalerrien eta eskualdeko mugimendu feministen artean osatutako kogestioan oinarritzen da Andragora. Hainbat erabakigune ditu, eta bakoitzak bere osaera eta funtzionamenduak ditu.
Talde EragileaAndragoraren erabilera eta funtzionamenduarekin lotutako alderdiei erabateko jarraipena egiten dio talde honek. Programazioa aztertzen da bertan, bai eta hauen jarraipena egin ere. Hilean behin biltzen da. Egun, talde hauek osatzen dute:
| Koordinazio GuneaErakundeen eta mugimendu feministaren arteko koordinazioa mantentzeko erabakigunea da. Bertan, eskualdeko ordezkari politikoek hartzen dute parte. Egun, honako osaera hau dauka:
Bere funtzioen artean Andragorari eragiten dioten araudi eta hitzarmenei jarraipena egitea dago, bai eta Andragorako jarduerak garatzeko beharrezko baliabide eta finantzaketa bermatzea ere.
|
Lan taldeakTalde Eragileak bultzatuta sortzen dira. Iraunkorrak izan daitezke, edo behin bere helburuak beteta desagertu. Lan talde bakoitzak bere osaera eta helburu propioak edukiko ditu. | Gune ZabalaAndragorako espazio asanblearioa da. Interesa duen edozein emakumek parte hartu dezake bertan. Urtean, gutxienez, 2 bilera osatzen dira. Bilera hauetan Andragorako urteko memoria aurkezteaz gain, Andragorako ildo estrategikoak erabakitzen eta zehazten dira, bai eta ebaluazio orokorra egin ere. |