Jabetze eskola
Tolosako Udaleko Berdintasun Sailak ahalduntzearen ikuspegitik antolatzen dituen ikastaroak
Ahalduntzearen ikuspegitik Tolosako Udaleko Berdintasun Sailak antolatzen dituen ikastaroak. Tolosaldea Garatzen-eko Aniztasun eta Migrazio sailarekin elkarlanean.
Jabetze Eskola emakumeon jabetzea eta parte hartze soziopolitikoa sendotzeko pentsatuta dago, gizarte justuago, anitzago eta osoagoa lortzeko. Ez da ohiko prestakuntza-lekua: Jabetze Eskolan, Mugimendu Feministak garatutako jakintza-ekoizpen kolektibo eta partekatuaren metodologia erabiltzen dugu.
Ikuspegi feminista eta intersekzionaletik antolatzen da; hau da, emakumeok aurre egin behar diegun diskriminazio-egoera anizkoitzei erantzuten saiatzen gara, klasea, jatorria, erlijioa, sinesmenak, migrazio-egoera, sexu-orientazioa, sexu eta genero-identitatea, desgaitasuna, adina, familia-konfigurazioa eta beste baldintza edo egoera pertsonal, sozial edo administratibo batzuk kontuan hartuta.
Esperientziak eta jakintzak partekatzea da kontua, eta horrekin batera, gorputzarekin gozatzea, eta diskurtsoak, artea, kultura eta aldarrikapenak ekoiztea. Azken finean, kontua da munduaz dugun pertzepzioa aldatuko duen esperientzia bat bizitzea, eta, aldi berean, mundua aldatzeko tresnak ematea.
Informazio gehiago eta izen-ematea: Hemen